XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.

55 Apaizburuak eta Biltzarre Nagusi osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu; 56 askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat.

57 Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: 58 Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea.

59 Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.

60 Orduan, apaiz nagusiak, biltzarrearen erdian zutik, galdetu zion Jesusi: Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?

61 Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten.

Apaiz nagusiak berriro galdetu zion: Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?

62 Jesusek erantzun: Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.

63 Apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: Ba ote dugu lekuko beharrik?

64 Zeuek entzun duzue biraoa.

Zer deritzozue?

Eriotza merezi zuela erabaki zuten denek.

65 Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: Asma ezak, profeta! Goardiek ere masailakoka zerabilten.